STARlette Boletina 2 zk STAR Servicios Lingüísticos, S.L.-ek argitaratua


Boletin hau erabilgarri dauden hizkuntzetako batean nahi baduzu, egin klik hizkuntzaren gainean mezu bat bidaltzeko:
gaztelania, katalana, galiziera edo euskara. Boletin hau jaso nahi ez baduzu bidal iezaguzu mezu bat hitz klabearekin: ezabatu.

Editoriala


    S
TARletteren irteerak, dohako boletin hiruhilabetekaria, bere eremuan aitzindaria, Estatu Espainol-eko lau hizkuntza ofizialetan idatzia eta itzulpen eta terminologia teknikora aplikatzen den teknologia berrien munduan aritutakoa, izandako jarrera onaren ondoren, STARlette 2. zbk-a aurkezteko plazerra daukagu. DTM-ren munduko informazio interesgarria, gertakari garrantzitsuak eta hizkuntzan ari diren profesionalentzako berriak zabaltzeko politikari jarraituz, UNESCO (LINGUAPAX)-ek sustatutako proiektu internazional bat, heziketa eleanitzaren bitartez pakearen kultura bultzatzen duena, aukeratu dugu. Terminologiaren Elkarte Katalana (ACATERM) -ren sorkunde berria, bere alderdi guztietan terminologiaren gestioian inplikatutako entitate publiko eta pribatuen arteko esfortzuak batzeko beharraren ondorioz jaiotzen dena, pozteko arrazoia da. Hemendik zalantzarik gabe hizkuntza katalanaren normalizazioa lagunduko duen ekimena zoriontzen dugu.       Azkenik, iragartzen ditugu itzultzaileentzako prestakuntza teknikoen gure hurrengo kurtsoak, zeinen gai-zerrendak eta ordutegiak gure irakurleengandik jasotako proposamenetara hertsiki lotzen diren.


      Gure lemaren prestakuntza teknikoaren kurtsoetan aplikapen sistematikoa: teknika leuntzen dugu, gizarteak teknifikatzen ditugu, eremu profesionalean munduko merkatuko beharren emaitza da eta baita garapen koalitatiboak eskatzen dituen itxaropenak ikuspegi holistiko batetik soilik bete daitezkela sinistearen emaitza ere. Munduko ikuskera holistiko batek bai zientzien bai humanitateen giza ezagutzaren esparru ezberdinen arteko integrazioaren aldeko apustua egiten du, eremu hauek, kontrajarri baino, osatzen baitira.
 
    Erredakzio batzordea:

Gure argitarapenak, ezaugarri zabalgarria duenak, gure irakurleengandik kontseilu eta kritikak onartzen ditu, argitarapen bakoitzean hobetzen joateko asmoz. Informazio gehiago lortzeko edo boletinarekin erlazionatu dauden proposamenak bidaltzeko, bidali zure mezua starlette@star-group.net-era.


Hizkuntzen Politikei buruzko Munduko Biltzarra

     LINGUAPAX UNESCO-k sustatutako proiektu internazional bat da zeinak heziketa eleanitzaren bitartez pakearen kultura, hizkuntz ondarearen babespena eta hizkuntz politikaren eremuan estatuei zuzendutako aholkularitza bultzatzen duen. Erakunde honek Hizkuntzaren Politika-ren Zuzendaritza Nagusi-ko lankidetzarekin bat, ikertzaileak,


agente sozialak, arduradun politikoak eta hizkuntzen erabileran nahiz sustapenean lan egiten duten pertsona guzti horiek munduko Biltzar honetan 2002-eko apirilaren 16-20 bitartean gauzatuko diren konferentzia, tailer eta eztabaideetan parte hartzera gonbidatu ditu. Biltzar honi buruz informazio gehiagorako klikatu hemen.

Nola laguntzen duten teknologia berriek hizkuntz minoritarioak babesten

STAR Zerbitzu Linguistikoak biltzarrean bere txostena aurkezteko batzorde zientifikoak aukeratu duen enpresetariko bat izan da. Sail honen titulua aukeratutako gaia da eta bere aurkezpena Tailer 5-ean burutuko da non ondoko esparruekin erlazionatutako gaiak ekingo diren: informazioaren teknologia berriak eta demografia txiki eta ertaineko hizkuntzak; teknologia berrien zein hizkuntzaren aniztasuna eta pakearen kultura sustatzeko hizkuntz baliabideen ekoizpenaren erronka. Ondoren gure txostenaren laburpen bat aurkezten dizuegu:


     Hizkuntz maioritarioak, besteen artean ingelera, gaztelera, frantzesa eta alemanaren modura, globalizazioaren herrialde protagonisten hizkuntz oficialak dira. Elkarte-garapenaren eta errentabilitate ekonomikoaren helburuek ikerketan eta informazioa gestionatzeko teknologia berrien garapenean inbertsioak bultzatu dituzte, hizkuntza hauek gizarte modernoetan informazio trukerako baliabide nagusietan bilakatuz.      Hizkuntz minoritarioek ez dute bide berbera jarraitu eta bigarren planu batera baztertuak ikusi dira, beraien hizkuntz ondare baliotsuaren iraupena arriskuan jarriz. Hainbat alderdiek egoera honetan eragina izan dute, gure agerpenak hoietariko bi deskribatzen ditu: faktore ekonomikoa eta Internetaren bitartez hizkuntzen hedatze eskasa.      Hizkuntza minoritario ugarik maioritarioek baino hiztun-kopuru askoz ere txikiagoa daukate eta beraiekin batera bizi behar dute eskualde geografiko berberaren barruan. Ofizialtasunak eta hizkuntz maioritarioaren erabilpen nagusiak hizkuntz minoritarioan informazioaren eskaera modu adierazgarri batez murrizten dute. Arrazoi honengatik bere inklusioa eskualdearen iharduera komertziala eta sozialean murriztuta dago. Honek lokalizazioaren industriak hizkuntza hauek oso errentagarriak ez topatzea eta hauei aplikagarriak diren baliabide linguistikoen garapenerako teknologian inbertsioa gutsitzea eragin du.


Sarearen bitartez hizkuntza maioritarioak erabiliz sortutako bolumen haundiko informazioa dario.      Ingelera, espainola... bezalako hizkuntzetan oso erraza da bilaketak burutzea eta informazioa aurkitzea. Hau posiblea da eleanitzeko data baseetan deskribatzaile eta hitza klabeen sailkapenen sistematizazioari esker. Hizkuntz minoritarioetan data base hauen gabeziak, gestionatzeko teknologiaren aplikapena bezala, erronka nahiz irtenbidea bilatzeko premiazko beharran bilakatzen dira.      Panorama honekin beharrezkoa suertatzen da konponbideak bilatzeko zereginean nahastea eta gainera ulertzea globalizazio teknologikoak ez duela hizkuntz minoritarioen kalterako izan behar, baizik eta alderantziz, babespen, integrazio eta eskema global baten zabalkuntzaren aldeko. Dagoeneko lan haundia burutu da eta baliabide teknologikoen garapen eta inplantazioan egindako inbertsioa minimoa izango da, berriz erabiltzea punto klabean bihurtuko da.      Quichua (quechua) eta katalana bezalako bi hizkuntzen arteko kontrasteari buruzko adibide praktikoak, ondoko baliabide informatikoen deskribapen eta aplikapenarekin batera: data base terminologikoak bases de datos terminológicas (TermStar eta WebTerm) eta ordenadorez lagunduriko itzulpenen sistemak (TAO) Transit bezala, teknologia eta aplikapenak berriro erabiltzea hizkuntza minoritarioen erreskaterako baliabide aproposan bihur daitekela erakusten lagunduko gaituzte.


Formazio teknikoa

      
    Ezagupen teknikoetan prestatuta egotea itzulpenaren profesionalentzako, itzultzaileak, zuzentzaileak zein proiektuen gestoreak izan, betebehar batean bihurtzen ari da. Lokalizazioa horren adibide argia da. Software-aren itzulpen nahiz erlazionatutako dokumentazioaren eremuan dagoeneko duela hainbat urte itzulpenean iharduten diren enpresek humanitateen esparruetatik datozen bere kolaboratzaileen prestakuntza teknikoa nabarmendu dute; gaur egun pentsaezina litzateke era honetako textu baten itzulpena informatikari buruzko ezagutzarik gabe. Hala ere, beste ezagutza arloetan ez zaio faktore honi garrantzi nahikoa eman, STAR Zerbitzu Linguistikoa-n dokumentazio teknikoaren produkziorako oinarrizkoa kontsideratzen duguna.
      Gure Boletinaren aurreko argitalpenean itzultzaileentzako prestakuntza teknikoen Kurtsoei buruzko lehenengo edizioaz informatzen genuen. Landutako gaiak Itzultzaileentzako automozioa eta itzultzaileentzako ingeniería izan ziren, zeinak berriro trinkoki burutuko diren.
      STAR Zerbitzu Linguistiko-aren prestakuntza teknikoaren eskaintza, bestalde, azkenengo iraultza teknologikoari zuzenki lotutako gaiei buruz dihardu, hots, Informazioaren teknologiak: Itzultzaileentzako informatika eta Telekomunikazioak.
Eskakizun ugari nahiz kurtsoen lehenengo edizioaren arrakasta nabarmena dela medio, prestakuntzako kurtso berrien ordutegiak eta datak modu intentsibo batean egokitzea erabaki dugu interesatua dagoen edozein pertsona parte har dezan.


      Hurrengo kurtsoentzako aurreikusitako data eta ordutegiak honako hauek dira:
   - Apirilak 22tik 25ra: 10.00 – 12.00 eta    12.30 – 14.30 Informatika.
   -Maiatzak 13tik 14ra: 10.00 – 14.00 eta    15.00 – 19.00 Telecomunikazioak.

      Aldaketaren bat jaso daitekeen arren, kurtso berrien gai-zerrenda honako hau da:

      INFORMATIKA

      1. Oinarrizko Kontzeptuak.

      2. Ordenadoreak eta bere osagaiak.

      3. Ordenadore Sareak.

      4. Sistema eragileak.

      5. Data Baseak.

      6. Itzultzailearen lanean baliabideak eta metodoak (FTP, scripts, Perl...).

 

      TELECOMUNIKAZIOAK

      1. Sarrera.

      2. Azpiegiturak.

      3. Teknologiak.

      4. Zerbitzuak.

      5. Legeria eta merkatuak.

      6. Telekomunikazioei buruzko textu espezializazioen itzulpena.

      7. Itzultzailea eta TC-en merkatua.

      8. Ariketa praktikoak.
 
      Aurreko kurtsoen edizio berria ondoko egunetan gauzatuko da:
   - Maiatzak 21tetik 24ra: 9.30 – 15.00    Itzultzaileentzako automozioa.
   - Ekainak 4tik 7ra 9.30 – 15.00    Itzultzaileentzako ingeniería.

      Kurtsoetan inskribatzeko eta kurtsoen gai-zerrenda, data eta prezioari buruz informazio gehiago jasotzeko, ondoko helbidearekin kontaktuan jarri jesus.sayols@star-group.net.


ACATERM Fundazioa

    
Terminologia-ko Elkarte Katalana-ren konstituzioa (ACATERM)
 
      Otsailak 15ean Terminologia-ko Elkarte Katalana (ACATERM)-ren biltzar konstituziogilea jazo zen. Estatutuak zein zuzendaritza-batzordearen lehenengo aukeraketa onartuak izan ondoren, ACATERM ondoko helburuekin aurre egiten du:

1. Eremu zientifiko eta teknikoetan hizkuntz katalaneko terminologiaren zabalkuntza lagundu.
2. Terminologiako arloaren onarpen eta profesionalizazioaren bultzapenerako plataforma bat sortu.
3. Terminologiaren profesional eta pertsona erabiltzaileen arteko ekintza terminologikoei buruzko hornidura eta informazio aldaketa sustatu.
4. Antzeko helburuak dituzten beste organizazio, elkarte eta instituzioekin harremanak ezarri.

 


 
      ACATERM-en egoitza Institut d'Estudis Catalans-en kokatuta egongo da, eta zuzendaritza batzordea ondokoek osatzen dute:

Lehendakaria: Salvador Reguant (Universitat de Barcelona).
Lehendakariordea: Mercè Lorente (IULA, Universitat Pompeu Fabra).
Idazkaria: Ester Bonet (UFEC).
Administratzailea: Montserrat Casabó (CPNL).
Batzordekideak: Lidia Cámara de la Fuente (STAR Servicios Lingüísticos, S.L.), Sílvia Llovera (Universitat Politècnica de Catalunya), Bartomeu Prior (Universitat Jaume I) y Joan Vilarnau (Universitat Autònoma de Barcelona).


STAR Servicios Lingüísticos S.L.
Traducido por: Ainhoa Sánchez Azkona