| STARlette | Boletina 5 zk STAR Servicios Lingüísticos, S.L.-ek argitaratua |
| Editoriala | Heziketa | Tecom | Biltzarrak |
Boletin hau erabilgarri dauden hizkuntzetako batean nahi baduzu, egin klik hizkuntzaren gainean mezu bat bidaltzeko: gaztelania, katalana, galiziera edo euskara. Boletin hau jaso nahi ez baduzu bidal iezaguzu mezu bat hitz klabearekin: borrar, eta zure posta elektronikoaren helbidea STAR Servicios Lingüísticosen databasetik ezabatuko dugu. Honi buruz informazio gehiago ezagutu nahi izanez gero, gure albistea irakurri LSSI-CE berriri buruzkoa. Itzultzeko teknologia eta terminologia teknikoari buruzko informazioa argitaratu nahi izanez gero, hizkuntz profesionalek, itzultzaileek, terminologoek, proiektu kudeztaileek, itzulpen agentzia edo sailen administratzaileek, idazlari teknikoek, irakasleek, ikasleek, etabarrek erabil dezaten, bidali mezu bat lidia.camara@star-group.net. |
Berri laburrak Webgune eleanitz berria STAR Servicios Lingüísticos, S.L. konpainiaren webgunearen bertsio berri bat argitaratu da. Orri honetan, informazio eguneratua aurkituko duzu, itzulpengintzako inguruneei aplikatutako software sistema berrien inguruko lan eskaintzei, ikastaro espezializatuei eta dokumentazioari buruz. Transit XV eta TermStar XV programetarako Service Pack berria Atseginez jakinarazten dizuegu dagoeneko eskuragarri duzuela Service Pack 6 eta frantsesezko nahiz katalanezko on line laguntza fitxategiak, gure FTP zerbitzarian. Era berean, eskuragarri daude Windowserako eta Macintosherako QuarkXpress programako azken plugin-ak. Argibide gehiagorako: STAR Language Technology & Solutions. |
|||
| Editoriala | |||
Ezagueraren
kudeaketa enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako ikasketa askotan
ikasgai gisa sartu dutenetik, termino horrek hain zabalkunde polita
lortu du, zerbait berria dela pentsa genezake. |
Eta biltzarren nahiz sinposioen
atalean, Interneten eta hizkuntzaren nazioarteko
lehenengo biltzarraren informazioa aukeratu dugu zuentzat.
|
||
| Ikastaro akademiko berriak | |
Zientzia eta teknika jakintza eleanitzaren kudeaketa automatizatua |
|
IULAk
eta STAR Servicios Lingüísticosek zientzia eta teknika jakintza eleanitzaren
kudeaketa automatizatuari buruzko graduatuondoko lehenengo diplomarako
deialdia egin dute.
|
Bai diploma, bai haren
modulu eta ikastaroetako bakoitza, praktikara zuzenduta daude. Parte-hartzaileei
euren lan jarduneko beharrei erantzuteko eta euren heziketa osatzeko
baliabideak eta trebetasunak eman nahi dizkiete. |
Gure esanak, bestela esanda: Lexikoari buruzko ikasketetan ditugun planteamenduak |
|
Aurten,
azaroaren 14an eta 15ean eta abenduaren 12an eta 13an, Salamancako Unibertsitateko
Itzulpengintza eta Interpretazio Sailak ezohiko ikastaroa eskainiko
du, lexikoa, itzulpengintza eta hizkuntza ingeniaritza gai hartuta.
Haren helburu da itzultzaileek, hizkuntzalariek eta filologoek lexikoaren
eta haren aplikazioen balioari buruz gogoeta egin dezatela. |
|
| Argibide gehiagorako, ikus jardueren programa. | |
| Komunikazio Teknikorako Elkartea: Tecom | |
Komunikazio
Teknikorako Elkartea, Tecom, 2001eko maiatzean sortu
zen, Alemaniako Komunikazio
Teknikorako Elkartearen eskualde eremuko talde gisa. Tecom
mozkina ateratzeko asmorik gabeko elkartea da, eta Espainian komunikazio
teknikoa sustatzea du helburu. Horretarako, bere kideen arteko esperientzia
trukea bultzatzen du, bai eta idazlarien, maketatzaileen eta itzultzaile
teknikoen irakaskuntza eta prestakuntza etengabea ere. |
herrialde parte-hartzaileen artean dokumentazio
teknikoa homogeneizatzea bultzatzen duen komunikazio teknikoko elkarteen
Europako sarea, horrela jakintza teknikoaren transferentzia albait onena
izan dadin lortu nahi duena. |
| Biltzarrak eta sinposioak | |
Terminologiako IV. Sinposioa eta Udako Eskola, IULAn (UPF) |
|
| Pompeu
Fabra Uniberstitateko Hizkuntzalaritza
Aplikatuko Unibertsitate Institutuko (IULA) lexikoaren, terminologiaren
eta berbaldi espezializatuaren arloko ikerketa taldeak, IULATERMek,
joan den uztailean laugarrenez egin zituen udako ekitaldiak: Terminologiako
Udako Nazioarteko IV. Eskola eta Terminologiako Udako Nazioarteko IV.
Sinposioa. Objektibotasun zientifikoa eta hizkuntza: osasun zientziak.
Parte-hartzaileak hamabi herrialdetatik etorri dira, eta hainbat lanbide
arlotan dihardute. |
Espainiar Filologiako irakaslea. Haren hitzaldiaren
izenburua: «Hizkuntza eta zientzia: kimikako espainierazko terminologiaren
eraketa». Udako Eskola Terminologiako
Iberoamerikar Sarearen (RITerm) heziketa jarduera da. |
Interneti eta Hizkuntzari buruzko Nazioarteko Biltzarra |
|
Aurtengo
irailaren 18an, 19an eta 20an, Castellóko
(Espainia) Jaume I Unibertsitateak Interneti eta hizkuntzari buruzko
lehenengo nazioarteko biltzarra egingo du. |
Interes talde hauek eratuz banatuta daude biltzarreko hitzaldiak eta panelak:
|
| Argibide gehiagorako, ikus biltzarraren webgunea. | |
STAR Servicios Lingüísticos S.L.