STAR Servicios Lingüísticos, S.L. screwdriver
STARlette STAR Servicios Lingüísticos, S.L.-ko 7. boletina.

Editoriala Kalitate arauak Hizkuntza baliabideak I+G

Boletin hau eskuragarri dagoen beste hizkuntzaren batean jaso nahi baldin baduzu, sakatu hizkuntzaren gainean guri mezu bat bidaltzeko: gaztelania, katalana, galiziera, euskara edo ingelesa. Argitalpenak hizkuntza horietakoren batean ikusi nahiago baldin baduzu bisita ezazu gure webguneko gaurkotasuneko atala.

Gehiago ez baduzu boletin hau jaso nahi bidal iezaguzu mezu bat ondorengo gako-hitzarekin: borrar (ezabatu), eta zure helbide elektronikoa STAR Servicios Lingüísticosen datu-basetik ezabatuko dugu. Horren inguruko informazio gehiago jasotzeko interesa baldin baduzu bisita ezazu datuen babeserako gure politikari buruzko orria: DBLO.
 
Itzulpengintzari eta terminologia teknikoari aplikatutako teknologiekin lotutako informazioren bat argitaratzea nahi baldin baduzu eta hizkuntzaren profesionalentzat, itzultzaileentzat, terminologoentzat, proiektu kudeatzaileentzat, itzulpen sail edo agentzietako administratzaileentzat, erredaktore teknikoentzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta abarrentzat baliagarri izan badaiteke, bidal iezaguzu mezu bat honera: STAR I+D SL.

Oso laburrak 

Terminologiako Pavel Tutoriala
Kanadako gobernuaren Bureau de la traductionek aurkeztu du Pavelen, lineako terminologia eskuliburuaren, gaztelaniazko bertsioa. Informazioa eta kontsulta:
http://www.termium.com/didacticiel_tutorial/espanol/lecon1/page1_2_s.html
Oso gomendagarria da terminologian ikasketarik izan ez duenarentzat eta ezagutzak berritu nahi dituenarentzat.

STAR Servicios Lingüísticos, SLren ikastaro berriak
STAR Servicios Lingüísticos, SLk aurrez ikusi du Transit eta TermStarri buruzko ikastaroen edizio berria antolatzea itzultzaile eta terminologoentzat. Informazio gehiago nahi baldin baduzu kontsultatu helbide honetan: http://www.star-spain.com/es/formacion/formtao.html


Editoriala

     Kalitatearen kudeaketa zintzilik dagoen gaia eta giltzarria da oraindik ere itzulpenaren sektorean. Hizkuntza zerbitzuen ekoizpenerako kalitate arau ugari dauden arren, GILT (Globalizazioa, Nazioartekotzea, Lokalizazioa, Itzulpena) sektorearen bilakaera eta, oro har, merkatuen globalizazioa dela eta, sektoreko enpresentzat bateratzeko araua izateko beharra handiagotu egin da. Hori dela eta, CEN/BTTF 138 Europako araua, argitaratzekotan dena, itzulpenen ekoizpenaren sektorean kalitatea kontrolatzeko eta bateratzeko beharraren erakusgarri da.

Arauez gaindi, kalitatearen kudeaketaren garrantzia nabari da kalitatearen kontroleko automatizazioa lortu nahi duten tresnak garatzen direla ikusita, eta, ikusiko dugunez, eginkizun mugatuak ditu.

Kalitatearen kudeaketari eskainitako ale honetan, kalitate estrategia gisa terminologiaren kudeaketa kontrolatzeko beharra nabarmentzeaz gain, hizkuntzaren arloko profesionalentzat balio handiko hizkuntza baliabidea aurkeztuko dugu; horrez gain, baita STAR Servicios Lingüísticosen barruko ikerketa eta garapenaren arloan egindako azken lorpena ere.


          Erredakzio batzordea:

  • Michael Scholand: lagundutako itzulpena, kalitate kudeaketa, itzulpen eta lokalizazioaren negozioan ekonomia eta finantzak
    michael.scholand @ star-group.net.
  • Dra. Lidia Cámara de la Fuente: itzulpenari aplikatutako informatika, linguistika konputazionala, terminologia, itzulpenari aplikatutako dokumentazioa, hizkuntza baliabideak, ezagutzen kudeaketa, proiektuen kudeaketa
    lidia.camara @ star-group.net
  • Gabriel Quiroz: itzulpen teknikoa, terminologia, terminotika, ordenagailuz lagunduriko itzulpena
    gabriel.quiroz @ star-group.net.
  • Pamela Núñez: hizkuntza ingeniaria eta informatikaria, leku interesgarriak eta berrikuntzak Interneten
    pamela.nunez @ star-group.net.

compás y delta


Kalitate arauak

Kalitate arauak hizkuntza zerbitzuentzat

     Laster, itzulpengintzako sektoreak arau bateratzailea izango du Europako sektoreko enpresa guztientzat. EN-15038 arauaz ari gara. Araua 2002an hasi zen eta Europako Normalizazio Batzordeak 2006ko hasieran argitaratuko duela uste da. Arau horrek Europako proposamenak bildu nahi ditu itzulpen zerbitzuak eskaintzen dituzten guztiei aplika dakiekeen Europako arau estandarra lortzeko; itzulpen enpresei nahiz itzultzaile autonomoei. Ekimena itzulpen enpresen Europako Batasuneko Elkarteak hasi du —EUATC (European Union of Associations of Translation Companies)—. AENORrek, Espainiako normalizazio eta estandarizazio Elkarteak, hainbat herrialdetan exekutatutako lan ugaritan banandutako proiektuaren zuzendaritza hartu du. Hori dela eta, Alemaniako lan taldea arduratu da sektoreko terminoak eta definizioak ezartzeaz; Austriako taldeak itzulpen zerbitzuak eskaintzeko oinarrizko baldintzak ezarri ditu, teknikoak nahiz giza baldintzak; Finlandiako taldeak bezeroaren eta zerbitzuaren hornitzailearen arteko harremana zehaztu du (marko kontratua, betebeharrak eta alderdien eskubideak); Espainiako taldeak itzulpen zerbitzuen prozedura administratiboak, linguistikoak, teknikoak eta terminologikoak egin ditu; eta azkenik, Ingalaterrako taldeak definitu ditu itzulpenaren ingururako balio erantsiko zerbitzuak.

Hizkuntza anitzeko edukien ekoizpeneko zerbitzu profesionaletan kalitate kontrolaren prozedura horiek hainbat aurrekari izan dituzte erakunde mailan eta maila pribatuan:

  • ISO 9000, 9001, 9002, arauek aztertzen dituzte industria prozesuan kalitatea bermatzeko arauak. Arau horietatik ondorioztatzen da kalitate sistema orok kontrolpean izan behar dituela hainbat elementu, osotasun batekin eta garaiz egindako kalitatezko zerbitzu eta produktuak bermatzeko. ISO 9000 saila 2000 eta 2002 bitartean sortu zen beharrezko eguneratzeez arduratzen diren 27 herrialdetako batzordeek osatuta. Mundu osoan 70 herrialdek baino gehiagok onartu dute; kalitate sistemetarako ezarritako baldintzak ezartzen dituen onarpen handieneko arau gisa. Ez da espezifikoa itzulpengintzaren arloa.

  • ISO 2384, 1977an argitaratutako araua, itzulpenak modu arautuan aurkezteko arauak ezartzen ditu, erabiltzaileen kategoriei horien erabilera errazteko asmoz.
  • LISA QA 3.0, 1995ean argitaratutako eredu arautzailea, LISA elkarteak proposatutako arau multzoa ezartzen du, produktu baten osagai guztiak lokalizatzeko prozesuan kalitate kontrola eta kudeaketa egiteko.
  • UNI 10574 arauak, 1995an argitaratutako Italiako arauak, lehen aldiz dokumentatzen ditu itzulpengintza eta interpretazioarekin lotutako jarduerak zehazki itzulpen zerbitzuentzako kalitatea kontrolatzeko. Horiek argitaratzeaz arduratzen den erakundea UNITER da (Organismo di Normazione e di Certificazione di Sistemi di qualità italiano).
  • DIN 2345 arauak, Normalizaziorako Alemaniako institutuak 1998an argitaratutakoak (Das Deutsche Institut für Normung), arau espezifikoak proposatzen ditu itzulpengintza eta lokalizazio proiektuen kudeaketarako. Proiektu horietako enpresa kudeaketan eta itzulpengintza prozesuan jartzen du arreta. Antolaketa arloak aztertzen ditu, besteak beste, aurrekontuak, kontratuak, entregatzeko moduak eta konfidentzialtasun hitzarmenak. Arau horrek itzulpenen kontrolarekin eta bezeroarekiko elkarreraginarekin lotutako arloak ere hartzen ditu.

Kalitatearen kontrolerako proposamen horiek guztiek hizkunta anitzeko edukien ekoizpenaren prozesu industrialean harremana duten lan fluxu batzuk ere agertzen dituzte. Hori du oinarri, zehazki, itzulpenaren fasearekin lotutako eginkizunei eskainitako ondorengo atalak.


Kalitatearen automatizazioa eta horren mugak

    Itzulpen enkarguak egiten dituen bezeroari kalitate handiko produktuak entregatzeko zuzenketetan akats ortotipografikoen edo interpretazio akatsen jarraipena egitea ezinbesteko baldintza izateaz gain, zerbitzu horien hornitzaileen prozedurak zehaztasunez ebaluatzea ahalbidetzen du.

Jarraipen hori modu automatikoan eta eskuz egiten da. Kalitate kontrolen funtzio automatiko ohikoenak zuzentzaile ortografikoak, terminologikoak edo formatu etiketen zuzentzaileak dira, itzulitako testua jatorrizkoarekin alderatuz egitura eta maketazio ezaugarriak kontrolatzen dituena —funtzio horiek normalean esportazio eta inportazio filtroek izaten dituzte, bihurgailu ere deitzen zaie—.

Hizkuntza anitzeko dokumentazio teknikoa ekoizten duen enpresa batentzat, kalitate kontroleko prozedura batzuk automatizatzen dituzten funtzio horiek ezinbestekoak dira. Hala ere, beharrezkoa da funtzio automatiko horiek mugatuta daudela jakitea, hainbat akats ortografiko edo ulermeneko akatsak desanbiguatzeko behar den ezagutza semantikorik ez baitute.


     STAR Servicios Lingüísticos, SLrentzat terminologia arloko eta itzulpen memorien inguruko hizkuntza baliabideen kudeaketa eraginkorra giltzarri izan ohi da kalitatea kontrolatzeko. Pilatutako hizkuntza baliabideak fidagarritasunaren arabera eskuz neurtzearen eta informazio semantikoarekin makroegiturak markatzearen estrategia egiteak desanbiguatutako irisgarritasuna bizkortzen du, azken produktuaren kalitatea handiagotuz. Eskuzko prozedura horrek ez du bermatzen erabateko kalitatea, baina ekoizpen prozesua hobetzen du. Azken kalitatea giza eragilearen araberakoa izango da azken finean.

traductor


Kalitate kontrola hobetzeko kudeaketa terminologikoa

    Zerbitzu aukera zabala eskaintzen du GILT industriak; edukien kudeaketatik hasita (sortzea, edizioa, argitaratzea), hau da, dokumentazioaren kudeaketa, nazioartekotzea eta lokalizazio teknikak aplikatuz, hainbat hizkuntzatan edukiak kudeatzen dituzten tresnak diseinatzera eta garatzera arte (lagunduriko itzulpen sistemak, kudeatzaile terminologikoak, bihurgailuak, lerrokagailua, erauzgailuak, zuzentzaileak, terminologia bankuak, corpusak linean, eta abar). Itzulpen beharrak eta beste merkatuetara egokitzapen teknikoa eta kultulara egiteko beharrak handitzearen ondorioz indartsu datorren industria da; zerbitzu bolumena ondorengo arrazoiengatik handiagotzen du:

  • Produktuak helmugako merkatuarentzat dokumentatuta eta lokalizatuta egon daitezen gero eta herrialde gehiagoren lege xedapenak;
  • lehiakoekiko lokalizatutako produktuek dituzten abantailak;
  • gero eta sofistikatuagoa den teknologia deskribatzeko beharra, horren erabilera eta funtzionamendu aukerak hobeto ustiatu ahal izateko.

    Hizkuntza baten normalizaziorako terminologiaren adierazgarritasun mailaz gain, terminologiaren kudeaketa eraginkorra erabakigarria da multinazionalen merkatuetarako kalitate handiko produktuak garatzeari dagokionez; hala adierazten du Kara Warburtonen, IBMko terminologoaren, txostenak Zurichen azaroan izan zen LISA elkartearen azken hitzaldian.

Hizkuntza baliabidean linean

  • Leipzigeko Unibertsitateko hizkuntza baliabideak: Leipzigeko Unibertsitateak erabiltzaileen eskuragarri jarri du hizkuntza anitzeko hizkuntza baliabide multzoa. Zalantzarik gabe, hiztegia baino gehiago eta corpusa baino gehiago da. Baliabideak alemanez, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, serbieraz eta islandieraz daude. Hala ere, alemanezko baliabidean nabarmen gailentzen dira. Hitz batetik abiatuta, elkartutako hitzen zerrenda agertzen zaigu, sinonimoak, osatutakoak eta komunztadurak, hau da, hautatutako katearekin zein hitz agertzen diren eta zein maiztasunekin. Horrez gain, komunztadura horien adierazpen bisuala ere eskaintzen digu grafiko forman, matematika analitikaren arloan funtzioak ordezkatzen dituzten parabolen antzera.

    Ondorengo helbidean kontsulta daiteke:
    http://wortschatz.uni-leipzig.de/


  • Universitat Pompeu Fabrako terminologia datu-bankua: UPF_TERM terminologia datu-bankua Itzulpengintza eta Interpretaritza Fakultateko ikasleek eta Universitat Pompeu Fabrako ikerketako eta laneko beste zentro batzuek egindako terminologia lanak kontsultatzeko eta hedatzeko baliabide elektronikoa da.
    UPF_TERM bankua, horretarako zehazki eskainitako datu-baseen zerbitzarian dagoena, Universitat Pompeu Fabrako ikasle, irakasle eta ikerlarientzat eta Unibertsitatez kanpoko erabiltzaileentzat sarbide askoko baliabidea da. Kontsultatzeko erabiltzailea eta pasahitza bankuaren deskribapen orrietan daude, IULAko hizkuntza baliabideen atariaren bitartez eskuragarri (http://www.iula.upf.edu).
    Gaur egun, UPF_TERMek 5.000 erregistro baino gehiago ditu hainbat hizkuntzatan, nagusiki katalanez, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, besteak beste, eta hainbat arlo tematikotan bananduta. Bankura sartzeko unean, kontsultarako interfaza hainbat hizkuntzatan karga daiteke (katalanez, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez). UPF_TERM bankua STAR enpresaren WebTerm teknologiarekin osatuta dago.

I+G

Lorpen berriak I+Gn STAR Servicios Lingüísticos SLn



     Lidia Cámarak, 2005eko abenduaren 20an, Universitat Pompeu Fabrak emandako suma cum laude Doktorea titulua lortu zuen Linguistika aplikatuan. Hau da tesiaren izenburua: Comunicación técnica multilingüe: gestión de conocimiento y de recursos lingüísticos para proyectos de traducción (Hizkuntza anitzeko komunikazio teknika: ezagutzaren kudeaketa eta itzulpen proiektuetarako hizkuntza baliabideak). Doktorego tesi hori diziplina arteko eta aplikatutako ikerketa lana da; itzulpen eta lokalizazio proiektuetako berezko hizkuntza baliabideen, hau da, itzulpen memorien eta hiztegi terminologikoen, kudeaketarako hobetze sistema diseinatu eta ezarri nahi du itzulpen enpresa batean. Gaur egun egoera antolatu konplexu batean sortutako dokumentuen hazkuntza esponentzialarekin agertzen diren informazioaren kudeaketa arazoei erantzun nahi die, adibide gisa STAR Servicios Lingüísticosen kasua hartuz. Lanak, adierazitako arazoei konponbidea eskaintzeaz eta gaur egun enpresan ezarritako RRLL kudeaketa sistemaren oinarri teorikoak azaltzeaz gain, balio didaktiko nabarmena du.

      

Ikerketa proiektu hau STAR Servicios Lingüísticosen lan-lerroan beste mugarri bat da; enpresa pribatuaren eta unibertsitate publikoaren indarrak batzeko asmoa baitu hizkuntzaren arloko profesionalen trebakuntza sustatzeko. Irakaskuntzako hainbat erakunderekin lankidetzan emandako sei urteko lana amaitu da. Urte horietan enpresak master programetan ikastaroak eskaini ditu, itzultzaileentzat ezagutza teknikoko bertako ikastaro programa diseinatu eta Bartzelonako Universitat Autónomarekin batera Transit eta TermStar katalanera lokalizatu. Hori dela eta, tesiaren defentsa-ekitaldiaren bitartez erakunde mailako onespen publikoa lortzeaz gain, lana argitaratzeko gomendioa egin dute tesiaren ebaluazioko epaimahaiko kide guztiek. Lidia Cámararen tesia, laneko konstantziaren adibide ez ezik, STAR Servicios Lingüísticosen lan paregabearen gorespen publikoa ere bada.

 


STAR Servicios Lingüísticos, S.L.

Ali Bei, 67. 08013 Barcelona. España.
+34 932 440 880 - starspain @ star-group.net
www.star-spain.com

 

logo star