STAR Servicios Lingüísticos, S.L. screwdriver
STARlette
STAR Servicios Lingüísticos, S.L.-ko 8 boletina.
2006ko uztaila
Editoriala

     Ongi etorri STARletteren, STAR Servicios Lingüísticosen informazio boletinaren, edizio berri honetara. Edizio berri honetan J2450ren, eduki teknikoko itzulpenen kalitatea ebaluatzeko sistemaren, garapenean gure parte-hartzea ezagutaraziko dugu. Era beran, Linguamón aurkeztuko dugu, hizkuntza aniztasunaren alde lan egiten duen erakundea. Horrez gain, TILPek (Lokalizazioan Profesionalak direnen Institutua) homologatuta, lokalizazioaren profesionalen trebakuntzarako formazio eskaintza zabaltzeari buruzko informazioa emango dizugu. Ohikoa denez, gainera, hizkuntzaren profesional ugarirentzat balio handiko hizkuntza baliabideak adieraziko ditugu. Azkenik, punta-puntako teknologien arloan nazioarteko proiekzio handiagoa lortzeko STAR Servicios Lingüísticosen egiten ari garen esfortzuak adieraziko ditugu.

Kalitate arauak Jardueak Hizkuntza baliabideak Enpresari buruz

Oso laburrak: Itzulpengintza espezializatuaren Sari Panhispanikoa

Latinoamerikako Batasunak eta Teknologia eta Zientziaren aldeko Espainiako Fundazioak (FECYT, gaztelaniaz) deitu dute beste behin ere Itzulpengintza Espezializatuaren Sari Panhispanikoa. Gertakaria Estatu Iberoamerikanoen Erakundearen (OEI, gaztelaniaz), Cervantes Institutuaren, Espainiako Editoreen Gremioetako Federazioaren eta UNESCOrekin Lankidetzako Espainiako Batzordearen lankidetzarekin antolatu dute. Gainera, STAR Servicios Lingüísticosek bigarren edizioa babesten laguntzen du.
Kontsulta ezazu http://dtil.unilat.org/panhispanico/index.htm helbidea informazio gehigarri gehiago lortzeko.

Oso laburrak: TILPek homologatutako lokalizatzaile profesionalaren ikastaroa

STAR Servicios Lingüísticos, SLk aurrez ikusi du Transit eta TermStarri buruzko ikastaroen edizio berria antolatzea itzultzaile eta terminologoentzat. Informazio gehiago nahi baldin baduzu kontsultatu helbide honetan: http://www.star-spain.com/es/formacion/formtao.html



Kalitate arauak

Itzulpenen kalitatea ebaluatzeko sistema J2450

      STAR Servicios Lingüísticosek, hizkuntzaren industriarekin hartzen duen konpromisoa betez, European J2450 Task Forcen parte hartzea onartu du.
Itzulpenen kalitatea alderatzeko konpainia automotrizek itzulpenak ebaluatzeko sistema ezar dezaten, Automobilgintzako ingeniarien Elkarteak (SAE) J2450 Ikerketa Batzordea sortu zuen itzulpenetako kalitateko ebaluazio sistema garatzeko.
Ondorengoak dira J2450 Ikerketa Batzordearen helburuak:

  • Itzulpenen kalitatea ebaluatu ahal izateko industria osoak erabili ahal izango duen metodologia garatzea.
  • Ebaluazio sistemaren garapenaren prozesua dokumentatzea eta hori onar dadin lortzea.
  • Itzulpen hornitzaileei ebaluazio sistema eskaintzea.
  • Modu objektiboan automobilgintzaren sektoreko argitalpenetako itzulpenen kalitatea neurtu ahal izateko araua ezartzea, edozein izanik ere itzultzeko eta itzulitako hizkuntza, eta itzultzeko metodoa (giza itzulpena edo itzulpen automatikoa).

2001eko urrian, J2450 sistema SAEren batzordeak onartu zuen eta gaur egun hori aplikatzeko gomendatzen da. Gainera, urte horretan bertan osatu zen gaur egun hilero Europako hainbat lekutan biltzen den Europako ikerketa batzordea. STAR Servicios Lingüísticos, automobilgintzako arloan itzulpenak hornitzeaz arduratzen den konpainia, European J2450 Task Force batzordeko kide gisa laguntzera joan dadin gonbidatu dute, zehaztutako kalitate araua ezartzeko.

autoa
Jarduerak
Linguamón eta STAR Servicios Lingüísticos
linguamon

      Star Servicios Lingüísticosek Linguamónen lan talde batean parte hartzea onartu du.
Linguamón - Hizkuntzen etxea, Kataluniako gobernuak duela gutxi sortu berri duen nazioarteko irismeneko erakundea da. Bere helburua berdintasunezko hizkuntza aniztasunaren alde lan egitea da. Horren ildotik, Linguamónek hizkuntza aniztasuna gizadiaren ondare eta balio gisa zabaltzen laguntzen duten ekimenak egitea proposatzen du, eta hizkuntza aniztasunaren errespetu eta kudeaketa ereduak jasotzera nazioartean proiektatzeko gomendatzen du.
Erakunde hau hizkuntza komunitateek eskaini nahi dizkien zerbitzuen artean nabarmentzen da "hizkuntza aniztasunean jokabide onen nazioarteko Zentroa" (CIBPM), munduko hizkuntzak sustatzera bideratutakoa, nazioartean katalanaren berreskurapenean izandako esperientzia zabaltzeko eta errespetuzko eta berdintasunezko hizkuntza aniztasunaren kudeaketa eredua osatuko duten ekimenak sustatzeko.
STAR Servicios Lingüísticos CIBPMek antolatutako lantaldeetako batean parte har dezan gonbidatutako erakundeetako bat da. Zehazki, STARrek informazioaren gizarteari eta informazio eta komunikazioaren teknologiei bideratutako taldean hartuko du parte, ordenadorez lagundutako itzulpen tresna integratua den Transit/TermStar katalanera lokalizatzeko burutu duen irakaskuntza eremuko lankidetza ekimen aitzindaria dela eta.
Ondorengo helbidean kontsulta dezakezu: http://www10.gencat.net/www.linguamon.cat/es/index.html


TILPek homologatutako lokalizatzaile profesionalaren ikastaroa

tilp

      Lokalizazio gaietan profesionalen prestakuntzan STAR Servicios Lingüísticosek duela urte ugaritatik duen inplikazioa dela eta, TILPek (The Institute of Localisation Professionals) STAR Servicios Lingüísticosi ziurtagiria eman dio lokalizatzaile profesional lanetan parte-hartzaileei ziurtagiria ematen dien ikastaroen hornitzaile gisa. Laster, prestakuntza programen edukia publiko egingo da.
Ondorengo helbidean kontsulta dezakezu:
http://www.tilponline.org/CLP/accreditedcourseprovider.shtml



Zubi Teknologikoa Finlandia eta Suediara

      Bartzelonako Merkataritza Ganberak eta Barcelona Activa tokiko garapen agentziak antolatutako bidaian, STAR Servicios Lingüísticos, teknologiaren arloan Espainiako enpresarien talde ugari batekin batera, Suedia eta Finlandian izan zen. Aukera paregabea izan zen lehen eskutik ezagutzeko bi herrialde horiek eta bertako enpresak garapen teknologikoaren buruan kokatzera eraman dituen arrazoia. Eskandinaviako enpresa ezagunenetan izan ginen (Ericsson, horien artean) eta ikerketa zentroetan: Tekes, VTT eta Helsinki Institute of Information Technology. elur-oreinak “Eskandinaviako bi herrialde hauek teknologia berrien olatuaren puntan egotea eragile konbinazio baten ondorio da”, hala uste du Michael Scholandek, STAR SLko zuzendariak, “horien artean nabarmentzekoa da berrikuntza eta globalizazioaren aldeko apustu argiaz gain, pertsonaren beharretara eta gizarte modernoaren eskaerei zuzendutako prestakuntza politika eta etengabeko hobekuntza. Ikusgarria da enpresak, unibertsitateak eta gobernuak kapital intelektuala sortzeko eta garapen iraunkorra ahalbidetzeko elkarrekin lanean ikustea”.



STAR Servicios Lingüísticosek Localization World batzarrean parte hartuko du

      2006ko maiatzaren 30 eta ekainaren 1 artean 600 lagun baino gehiago bildu ziren Bartzelonako Fira Palace hotelean itzulpengintzaren eta teknologiaren munduko azken berri, joera eta teknologiez hitz egiteko.
Ekitaldira hizkuntzaren industriako enpresa nagusiak bertaratu ziren, eta baita beste merkatu batzuetan produktuak merkaturatu nahi dituzten enpresetako ordezkari ugari ere eta, beraz, lehen eskutik itzulpengintzaren sektoreko enpresa nagusiek gaur egun eskaintzen dituzten zerbitzu eta teknologiak ezagutzeko interesatuta.
STAR Servicios Lingüísticosek modu aktiboan parte hartu zuen Localization Worlden STAR taldearen ordezkari gisa. Horretarako, STARrek garatutako produktu aukera zabalaren (Transit, WebTerm, FormatChecker, James eta GRIPS) erakusketak egin ziren stand handi eta arrakastatsuan. Eta horrez gain, lehiakideekin ideiak eta irudipenak elkartrukatu ahal izan genituen eta gure bezero izan daitezkeenei gure zerbitzuen gaineko informazioa eman ahal izan genien. Gainera, Jesús Marotok, STAR Servicios Lingüísticoseko marketin eta eragiketen zuzendariak, publizitate arloko itzulpenaren aurkezpena egin zuen eta jende ugari bertaratu zen.
STARrek Localization Worlden izandako esperientzia oso positiboa izan zen, gure standetik 300 bisitari baino gehiago pasatzeaz gain, garen bezala agertu ahal izan genuelako: konpainia egonkorra, enpresa eredu finkoa eta gure bezeroen hobe beharrez ideiak elkartrukatzeko beldurrik gabekoa eta hizkuntzaren industriaren garapenean laguntzeko prest dagoena.

Hizkuntza baliabidean linean

translate
Hizkuntza esamoldeak soinuarekin eta bideoan hiru hizkuntzatan: "Mila irudi mihi puntan" 1000 hizkuntza esamolde dituen hiru hizkuntzako errepertorio multimedia da: soinu eta bideoekin. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez baliokideak diren hizkuntza esamoldeen gune interaktiboa da, baina beti ez dute formulazio bera eta ez dute irudi berbera.
Esamoldeak gaika sailkatuta daude. Esamolde bakoitzak testu laburra du esanahia adierazten duena eta audio digitaleko fitxategia du alboan. Fitxategi hori entzuteak ahalbidetzen du ahoskeran eta intonazioan xehetasunak bereiztea. Gainera, gunean ariketak, jolasak eta umorezko animazio batzuk daude, hizkuntza esamoldeen mundu zoragarria ezagutzea ahalbidetzen dutenak. Material didaktiko hori atzerriko hizkuntza gisa gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasteko ikastaroetarako sortu dute eta Kanadako ikastetxe batzuetan eskaintzen diren itzulpengintza ikastaro batzuetarako.
Ondorengo helbidean kontsulta dezakezu: http://www.ccdmd.qc.ca/ri/expressions/index.html

futbol Futbol terminologia: Alemaniako Futboleko Munduko Koparekin bat eginez, TERMCAT Terminologia Zentroak bere web orrian argitaratzen du futbolarekin lotutako terminoen multzo zabala.
Termino bakoitzerako, katalanezko izendapena eta gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordezkoak biltzen dira, definizioaz gain. Kontsultarako interfazeak, "Onlineko Hiztegiak" bildumakoaren antzekoa denak, hizkuntza bakoitzeko aurkibide alfabetikoan izendapenen bilaketa egitea ahalbidetzen du, edo elkarrizketa koadroan bilaketa bat egitea, izendapen batena edo definizioko hitz batena.
Diccionari de futbol-ek ia laurehun termino hartzen ditu, Termcat egiten ari den eta datorren urtean argitaratzea aurrez ikusi duen Diccionari general de l’esport-ekoak. Hiztegi horrek 13.000 termino izango ditu Kataluniako, Balearretako eta Valentziako eskualdeetan gehien egindako hirurogeita hamar kirolei dagozkienak.
Ondorengo helbidean kontsulta dezakezu: http://www.termcat.cat/dicci/futbol/index.html

Erredakzio batzordea
  • Michael Scholand: lagundutako itzulpengintza, kalitatearen kudeaketa;
  • Lidia Cámara de la Fuente doktorea: hizkuntzalaritza konputazionala, ezagutzaren kudeaketa, prestakuntza;
  • Gabriel Quiroz: terminologia, terminotika;
  • Pamela Núñez: ingeniaritza linguistiko eta informatikoa;
STAR Servicios Lingüísticosen inguruan

STAR Servicios Lingüísticos 1999an sortu zen Bartzelonan eta munduko hizkuntza teknologien garapen eta itzulpengintza zerbitzuetako 3 multinazional garrantzitsuenetako bat den STAR taldeko partaide da. STAR taldeak, 1984an Suitzan sortutakoak, 36 bulego ditu 28 herrialdetan eta mundu osoan 850 profesional baino gehiagoko langile-taldea du. Sortu zenetik, Espainiako sukurtsala etengabe handitu da, funtsean bezeroei eskaintzen dien zerbitzu eta kalitate-prezio ezin hobeagatik. Gaur egun langile taldea osatzen duten 23 profesionalak itzulpengintza, terminologia, hizkuntza ingeniaritza, marketina, informatika eta diseinu grafikoaren arloetakoak dira, eta zerbitzu onena eskaintzeko guztiz talde dinamikoa osatzen dute. STAR produktu aukeraren produktu ezagunena Transit da, itzultzailearen beharrak estaltzeko bereziki diseinatutako editorea, industriako itzulpen memoria sofistikatuena duena. Horrez gain, ondorengoek ere osatzen dute STAR produktuen aukera arrakastatsua: TermStar eta WebTerm, kudeaketa terminologikoaren tresna osagarriak, maketatzaileentzat FormatChecker kalitate kontroleko sistema eta James eta GRIPS globalizazio eta itzulpen fluxuetarako irtenbide aurreratuak. Bezeroen artean, izen oso entzutetsuak ditugu, besteak beste, hauek: Adobe, American Express, Airbus, Blaupunkt, BMW, Bosch, BSH, Bulgari, Cartier, Diesel, Dior, Hitachi, Leica, Lexus, Mercedes, Microsoft, McAfee, Peugeot, Roche, Tissot, Toshiba, Toyota, Unicef eta Xerox.

 


STAR Servicios Lingüísticos, S.L.

Ali Bei, 67. 08013 Bartzelona. Espainia.
+34 932 440 880 - starspain @ star-group.net
www.star-spain.com

 

logo star


Boletin hau eskuragarri dagoen beste hizkuntzaren batean jaso nahi baldin baduzu, sakatu hizkuntzaren gainean guri mezu bat bidaltzeko: gaztelania, katalana, galiziera, euskara edo ingelesa. Argitalpenak hizkuntza horietakoren batean ikusi nahiago baldin baduzu bisita ezazu gure webguneko gaurkotasuneko atala.

Gehiago ez baduzu boletin hau jaso nahi bidal iezaguzu mezu bat ondorengo gako-hitzarekin: borrar (ezabatu), eta zure helbide elektronikoa STAR Servicios Lingüísticosen datu-basetik ezabatuko dugu. Horren inguruko informazio gehiago jasotzeko interesa baldin baduzu bisita ezazu datuen babeserako gure politikari buruzko orria: DBLO.
 
Itzulpengintzari eta terminologia teknikoari aplikatutako teknologiekin lotutako informazioren bat argitaratzea nahi baldin baduzu eta hizkuntzaren profesionalentzat, itzultzaileentzat, terminologoentzat, proiektu kudeatzaileentzat, itzulpen sail edo agentzietako administratzaileentzat, erredaktore teknikoentzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta abarrentzat baliagarri izan badaiteke, bidal iezaguzu mezu bat hona: STAR I+D SL.