|
|
| STARlette |
STAR Servicios Lingüísticos, SLko 9. boletina 2006ko azaroa |
|
Boletin hau eskuragarri dagoen beste hizkuntzaren batean jaso nahi baldin baduzu, sakatu hizkuntzaren gainean guri mezu bat bidaltzeko: gaztelania, katalana, galiziera, euskara edo ingelesa. Argitalpenak hizkuntza horietakoren batean ikusi nahiago baldin baduzu bisita ezazu gure webguneko gaurkotasuneko atala. Gehiago ez baduzu boletin hau jaso nahi bidal iezaguzu mezu bat ondorengo gako-hitzarekin: borrar (ezabatu), eta zure helbide elektronikoa STAR Servicios Lingüísticosen datu-basetik ezabatuko dugu. Horren inguruko informazio gehiago jasotzeko interesa baldin baduzu bisita ezazu datuen babeserako gure politikari buruzko orria: LOPD. Itzulpengintzari eta terminologia teknikoari aplikatutako teknologiekin lotutako informazioren bat argitaratzea nahi baldin baduzu eta hizkuntzaren profesionalentzat, itzultzaileentzat, terminologoentzat, proiektu kudeatzaileentzat, itzulpen sail edo agentzietako administratzaileentzat, erredaktore teknikoentzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta abarrentzat baliagarri izan badaiteke, bidal iezaguzu mezu bat hona:STAR I+D SL. |
| Wikipedia | ACT | OMT eta WebTerm | Hizkuntza baliabideak |
| Oso laburrak |
|
STAR Transit XVen eta Trados Workbenchen arteko konparazioa
Duela gutxi, Tim Halleten, Kanwa Translation, Technical Writing and Consulting, Inc. enpresako presidentearen, artikulua kaleratu zen; bertan, hizkuntzako profesionalen artean gehien erabiltzen diren ordenagailuz lagundutako bi itzulpen sistemaren arteko alderaketa egiten zen. Konparazio horretan interesa baduzu, ondorengo estekan kontsulta dezakezu:
X Simposio Iberoamericano de Terminología de RITerm en Paraguay (RITerm Terminologiari buruzko Iberoamerikako X. Sinposioa Paraguain).
RITermek, 1988. urtean gaztelania eta portugesa hitz egiten duten herrialdeetan terminologiako jarduera guztiak sustatzeko eta hedatzeko sortu zuten Terminologiaren Iberoamerikako Sareak, Terminologiari buruzko Iberoamerikako X. Sinposioa egingo du Montevideon 2006ko azaroaren 7tik 10era bitarte. Informazio gehiagorako, sinposioaren web orria kontsulta daiteke:
STAR Servicios Lingüísticos, SL enpresak handitu egin du hizkuntzaren profesionalei eskaintzen dien ikastaroen etengabeko eskaintza. Lokalizatzaile ziurtagiria lortzera zuzentzeko titulazioa lortzeko eta abangoardiako ezagutza teknikoa lortzera zuzendutako ikastaroen eskaintzari, gainera, itzultzaileei eta terminologoei zuzendutako Bioteknologiako beste ikastaro bat gehitu behar diogu. |
| Wikipedia |
Wikipedia mundu osoan bisita gehien jasotzen duten 25 web orrietariko bat denez, eskuragarri dagoen entziklopediarik interaktiboena eta eleanitzekoena (100 hizkuntza zenbatu dira) dela mundu osoak dakiela esan dezakegu. Entziklopedia hori Wikimedia Fundazioaren proiektuaren baitan sartu behar dugu; horien helburu nagusia lankidetzako eduki askea hizkuntza guztietan hedatzea da onlineko berehalako edizio teknologiaren bidez; teknologia horren izena wiki da. Teknologia horri esker, erabiltzaileek edukia modu errazean, bizkorrean eta interaktiboan edita dezakete. Lankidetzako edizioko aukera hori blogen —weblog edo nabigazio egunkari hitzak ere erabili ohi dira hori izendatzeko— fenomenoarekin batera erabiltzeko aukera izan da, zalantzarik gabe, Sareko kulturan euforia berria eragin izanaren sortzailea; izan ere, erabiltzaileek, denbora errealean, kontsumitzeaz gain, edukiak sortzen dituzte. Hori dela eta, Wikipediako artikuluak egunetik egunera gehiago hazten dira idazle erabiltzaileak etengabe ugaritzen ari baitira. Artikuluen egile bihurtzeak jasan duen zabaltzeak kalitateari dagokion nolabaiteko errezeloak ere sor ditzake. Hala ere, errezelo logiko hori albo batera utz dezakegu, Nature aldizkari ospetsuak egin zuen ikerketa kontuan hartzen badugu. Encyclopædia Britannicaren eta Wikipediaren artean egindako konparazioan, oro har, entziklopedia batean eta bestean akats kopuru antzekoa dagoela ikus daiteke. Hutsegite kognitiboak egon daitezkeen arren, itzultzaileak aztertu eta edozein gairi buruzko informazio dokumentala topa dezakeen erreminta barra dela egiaztatu da. Gainera, askotan, informazio horri buruzko termino baliokideak hainbat hizkuntzatan aurki daitezke. Era berean, itzulitako entziklopediako artikuluetara zeharkako loturak erraz ezarri eta bilaketa eragin duen gai horren inguruko hamaika sare semantikotara sarbidea izan dezakegu. |
| STAR Servicios Lingüísticos ACTn harpidetzea |
2006ko martxoan, STAR Servicios Lingüísticos Asociación Española de Empresas de Traducción (ACT) elkarteko kide bihurtu zen. ACT 1990. urtean sortu zuten Bartzelonako itzulpegintzako 6 enpresa txikik sektorea arautzeko irizpide komunak ezartzeko, itzultzaile autonomoekin zuten harremana hobetzeko eta lanbidea bezeroei ezagutaratzeko asmoz. ACTk kalitateko zerbitzua lortzeko, irudi eta komunikazio ezin hobeak bermatuko dizkiona eskuratzeko, kezka duen bezeroaren interesak babesten ditu. 1994. urtean, EUATC elkartearen, itzulpengintza sektoreko elkarte patronalen nazioarteko federazioaren, bazkide sortzaile bihurtu zen; federazio horrek, egun, 17 herrialde biltzen ditu. “ACTko kide bihurtzeko erabakia hartu genuen elkarteak azken urtean izan duen aparteko dinamismoa dela eta. UNE-EN 15038, itzulpeneko zerbitzuen kalitateko arau berria, sortzen modu oso aktiboan lan egin izanaz gain, Espainiako itzulpegintza zerbitzuei buruzko merkatuko lehen ikerketa ere hark jarri zuen abian”, aipatu du Michael Scholandek, STAR Servicios Lingüísticosen zuzendari gerenteak. “Horrekin, gero eta dinamikoagoa eta enpresen globalizazioko garai honetan funtsezkoa den sektorea, itzulpegintzarena, gero eta hobeto ordezkatzen duen elkarteari gure babesa eman nahi diogu. Elkartean sartu izanarekin, ACTren sorrerako helburua erdiesten lagundu nahi dugu: gure bezeroen interesak babestea eta, batez ere, gure lanbidearen kalitateari eta normalizazioari dagokion guztia sakontzeko dugun interes berezia agertu nahi dugu”. |
| Turismoaren Munduko Erakundeak STAR WebTerm eskuratu du |
Turismoaren Munduko Erakundeak,Nazio Batuen agentziak, Madrilen egoitza nagusia duenak, eta turismoaren sektoreko politikei, ezagutza teknikoei eta esperientziei dagokienez nazioarteko foro denak, bat egin du mundu osoan STAR WebTerm 6.0 kudeaketa terminologikoko tresna gisa aukeratu duten 60 erakunde baino gehiagorekin. Turismoaren Munduko Erakundeak informazioa bost hizkuntzatan argitaratu ohi du: arabieraz, ingelesez, frantsesez, errusieraz eta gaztelaniaz, eta zenbaitetan baita italieraz, alemanez eta portugesez ere. Guztira, OMTk urtero bi milioi hitz baino gehiago itzuli ohi du barneko baliabideei eta itzultzaile autonomoei esker. Modu profesionalean hizkuntza baliabideak koordinatu eta kudeatu ahal izateko eta itzultzaileen denbora modu eragingarrian sustatu ahal izateko, OMTk 2003. urtetik STAR Transit eta STAR TermStar ordenagailuz lagundutako itzulpeneko erreminta integratuak erabiltzen zituen. Hala ere, eta OMTk terminologia espezializatu hori nazioartean hedatzeko beharra gero eta handiagoa zela jakin zuenetik, erakundeak bere behar espezifikoetara egokituko litzatekeen irtenbide bideragarria eta errentagarria bilatu beharra zegoela ohartu zen. WebTerm 6.0 izan da eskakizun horiek guztiak betetzen dituen software aplikazioa. WebTermek, STARek sortutakoak, terminologia munduko edozein txokotako pertsonen artean kudeatzea eta hedatzea ahalbidetzen du. WebTermi esker, sistemara sarbidea duen eta horrekiko interesa duen edozein pertsonak edo enpresatako langilek erraz ikus dezake erakunde jakin bateko terminologia Web arakatzaile estandar baten bidez. Administrazioko eta bilaketako aukerak, iragazkien funtzioekin bateratuz, erabiltzaileen profilen konfigurazioa, terminoak berreskuratzea eta horiek editatzea modu bizkorrean eta eragingarrian egitea ahalbidetzen dute. WebTermek, gainera, akatsak eta ahultasunak desagerrarazten laguntzen du nazioarteko komunikazioan, datu terminologikoen bankuak Interneten bizkor argitaratzeko eta langile, kanpoko laguntzaile eta interesa duten guztientzat denbora errealean eskuragarri izateko eskaintzen duen aukerari esker. WebTermi buruzko informazio osagarria eskuratzeko, bisita ezazu ondorengoa: |
| Hizkuntza baliabidean linean |
Gabonak Sarean: Internet Eguberrietako jaiei buruzko informazio terminologikoz beteta dago. Eguberrietako Zozketa Espainiako ospakizunetarako abiapuntua izan ohi denez, ez dago atal honi Eguberrietako zozketako terminoen bilduma interesgarriarekin hasta baino ezer hoberik. Gure lagunei jai onak opatzeko unea iritsi bada, orri honetan Eguberri onak izatea 100 hizkuntzatan baino gehiagotan opatzen ikasiko dugu. Beste web orri interesgarri bat Italiako bilduma hau da: Eguberriekin lotura duen terminologia biltzen du. Aldiz, Karai Bosák Paraguaiko Eguberriekin zein lotura duen jakin nahi badugu, edo munduko beste zenbait txokotan egun horietan zer egin ohi duten interesa badugu, edo zergatik ez, data horiekin lotura duten esperientziak partekatu nahi baditugu, badago Eguberrietako entziklpedia ere; horren filosofia lehen aipatu dugun Wikipedian oinarrituta dago. Azkenik, egun horiek Biblia hobeto ezagutzeko aprobetxatu nahi dituztenentzat interesgarria izango da Biblia paralelo hau; gaztelaniazko, ingelesezko eta arabierazko testu bibliko baliokideen paraleloa den corpusa kudetzen du horrek. Antzeko beste baliabide bat, baina latinez dagoena eta antzinako gaztelaniara eta modernora itzultzeko aukera duena, Biblia eleanitza da. |
|
|